Antzinako Erroma Erroma hiriaren inguruan sortu zen
zibilizazioa izan zen. 12 mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko
izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta, azkena,
inperioa. Mediterraneo Itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta
asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak
gainbehera izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean
desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.
Antzinako
Greziarekin
batera, Erromako zibilizazioak "Antzinate Klasikoa" osatzen du, egungo mendebaldeko
zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak izugarri garatu
zituen legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika, besteak
beste.
|