Antzinako Erroma Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12 mendetan
zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian
oinarritutako errepublika eta, azkena, inperioa. Mediterraneo Itsasoko ingurua menderatu zuen armadaren eta
asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak
gainbehera izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean
desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.
Antzinako
Greziarekin batera, Erromako
zibilizazioak "Antzinate Klasikoa" osatzen du, egungo mendebaldeko
zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak izugarri garatu
zituen legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika, besteak
beste.
|