|
LHko 3. Ziklo honetan, Gorputz Hezkuntzako saioetan, herri kirol mota desberdinak lantzeko aukera izan duzue , hala nola: lokotx-bilketa, txinga-eroatea, zaku-lasterketak, sokatira, gizon-probak, pilota (esku-pilota, palak eta zesta-poteak-). DBH n hauetariko batzutan sakondu eta horrez gain arraunketa egiteko aukera ere izango duzue. Beraz, zer edo zer badakizue gure herriko kiroleei buruz: Zelan sortu dira? Geure herrian bakarrik praktikatzen ote dira edo ba ote daude antzeko kirolak Europa eta munduko beste herrialde batzutan? Zenbat gehiago ezagutzen dituzue? (honi buruz saioetan berba egin dugu ezta?) Zein duzue gustukoena? Zeinetan nahiko zenuke parte hartu laster ikastolan egingo den Kultur Astean? Orain kirol hauek hobeto eta sakonago ezagutzeko aukera izango duzue. Ea lan honi gogotsu ekiten diozuen! Aurrera neska-mutilak!
|