Robotei buruz dugun ikuspegia zinemari oso lotuta dago, hainbat filmatan agertzen diren androide sinpatikoei esker.
Aitzitik, ia beti, robotek, guretzat astunak, oso zehatzak, arriskutsuak edo aspergarriak diren lanak egiteko besterik ez dute balio: biltegi bateko kutxak ordenatu, ordenadore baten zirkuiteria soldatu, lehergailuak desaktibatu edota automobilak margotu.
Robotikan, Teknologiako ezagupen asko erabiltzen dira: elektronika, informatika, pneumatika, mekanika, diseinua...
Baina, momentuz, robotek ezin dute gu bezala sentitu eta pentsatu... ala bai?