Musikak beste arteak bezala baditu bere historia eta garaiak. Baita bere ezaugarri eta egoera historikoak ere. Eta horiek ikastea izango da helburua.
Gezurra dirudien arren, gaur eguneko musika egitera iritsi arte musikak bere prozesua jasan du eta prozesu hori garai bakoitzean iraultzailea, berria eta aurrekoarekin puskatzen zuena izan da. Gure helburua aurreko garaiak aztertzea izango da. Baina lasai, Bakoitzak garai bat aztertu beharko du ez denak batera.
Horretarako hiztegi, entziklopedi, liburu, internet edo behar duzuen iturrietara jo ahal duzue.
Aurreko garaiak hauek dira:
ERDI AROA
BARROKOA
PIZKUNDEA
KLASIZISMO
ROMANTIZISMOA
NAZIONALISMOA, IMPRESIONISMO, FUTURISMO eta XIX-XX. Mendeko ISMOAK.
Aurrerago eta animatzen zaretenean gure garaiko musika estiloak, formak eta instrumentuak aztertuko ditugu. Baina lehenengo gure gaur egungo musikaren aintzindariak ezagutuko ditugu.
ANIMO!